Villalibrek Deportivo Alavesen utzita jokatuko du

Villalibrek Deportivo Alavesen utzita jokatuko du

Aurrelaria lagatuta joango da ekainaren 30era arte, erosteko aukerarik gabe

Asier Villalibrek utzita jokatuko du Alavesen ekainaren 30era arte. Gaur arratsaldean Ibaiganen sinatu den lagapen-operazioa ez du erosteko aukerarik ematen. Denboraldia amaitzean, aurrelaria Athletic Clubera itzuliko da 2025era arte luzatu zuen kontratua betetzen jarraitzeko.

Aurrelariak 103 partida jokatu ditu lehoi gisa, 13 gol sartuta. Futbolaria bihar bertan jarriko da Luis Garcia Plaza entrenatzaile berriaren aginduetara.