Alegazioak Yuri Berchicheren lehen txartel horia dela eta

Alegazioak Yuri Berchicheren lehen txartel horia dela eta

Athletic Clubek alegazioak aurkeztu dizkio joan den ostiraleko Cadizen aurkako epaile aktari Lehiaketa Batzordean

Athletic Clubek Lehiaketa Batzordearen aurrean epailearen aktari alegazioak aurkeztu ditu Yuri Berchiche gure jokalariak joan den ostiralean Cadiz CF-ren aurka LaLigako partidan ikusitako lehen txartel horia dela eta.

Jokalari zuri-gorria kaleratua izan zen gerora bigarren txartel hori bategatik.