Athletic Irakurketa Kluba Dani Vivianekin

Athletic Irakurketa Kluba Dani Vivianekin

Atzelari zuri-gorriari liburu bat gomendatzeko interesa dutenek sare sozialen bidez egin dezakete #AthleticIrakurketaKluba hashtag-rekin edo [email protected] helbidera mezu elektroniko bat bidaliz

Pandemiak eragindako etenaren ondoren, Athletic Club Fundazioak ohiko irakurketa-klubak berreskuratu ditu 2023an gure lehen taldeetako futbolariekin. Dani Vivian izango da etapa berri honetan parte hartuko duen lehen lehoia.

Laster, Ane Azkona aurrelariak Vivianen lekukoa hartuko du eta bera izango da hurrengo Athletic Irakurketa Klubean parte hartuko duena.

Fundazioa eta Vivian, Pagina Dos RTVE saioko protagonistak

Hain zuzen ere, Dani Vivian da elkarrizketatu duten pertsonetako bat Pagina Dos programak Athletic Club Fundazioari eskaintzen dion erreportajean. Saioa astearte honetan, otsailak 14, arratsaldeko 19: 45ean izango da ikusgai.

Galder Reguera, Fundazioko Proiektu Arduraduna, eta Dani Vivian bera dira programa honen entzuleei Fundazioaren kultur proiektua aurkezteaz arduratzen direnak. Gainera, elkarrizketan Vivianek bere gustu literarioez eta azken irakurketez hitz egiten du. Defentsak aitortzen du ez duela entretenimendua bakarrik bilatzen, nahiago dituela pentsarazten dioten liburuak.

Elkarrizketan azaltzen duenez, pentsaketa horiek lagungarriak dira futbolean ere. Programaren arduradunek Eider Rodriguez euskal egilearen “Eraikuntzarako materiala” liburua irakurtzea gomendatu diote Daniri. Zuk ere liburu bat gomendatu nahi badiozu atzelari zuri-gorriari, sare sozialen bidez egin dezakezu #AthleticIrakurketaKluba hashtag-rekin edo [email protected]  helbidera email bat bidalita. Jasotako gomendio guztien artean, Vivianek liburu bat aukeratuko du eta, ondoren, Fundazioak irakurketa klub bat antolatuko du, futbolariak bere iritziak beste irakurle batzuekin partekatzeko aukera izan dezan.