Nerea Nevadok 2025era arte berritu du bere kontratua

Nerea Nevadok 2025era arte berritu du bere kontratua

Santurtziko defentsak Athletic Clubekin duen kontratua beste bi denboraldiz luzatu du, beste bat gehitzeko aukerarekin

Athletic Clubek eta Nerea Nevadok (21 urte) akordioa itxi dute futbolariaren kontratua bi denboraldiz luzatzeko, 2025eko ekainaren 30era arte, beste bat gehitzeko aukeratekin. Defentsa 2016-2017 denboraldian iritsi zen Lezamara Bizkerre FT taldetik eta aurretik bere jaioterriko CD Santurtzin jokatu zuen.

2018ko irailaren 22an egin zuen debuta lehoi gisa, Atletico Madriden aurka, Lezaman, eta lehen taldearekin jokatu zuen bigarren partidan sartu zuen bere lehen gola. Harrezkero, bigarren taldearekin eta lehen taldearekin txandakatu zuen bere partaidetza, 2021eko udan Deportivo Alavesi ezker jokalaria lagatzea erabaki zen arte.

Talde gasteiztarrean denboraldi bikaina burutu ondoren, Nevado Lehen Mailan finkatu da Iraia Iturregiren eskutik, eta postu bat hartu du hamaikakoan, ezker hegaletik egindako ibilbidearekin eta baloi onen eskutik. Aurten, guztira 20 partida jokatu ditu (guztiak) bere Lezamako ibilbidea kontuan izanda 36 egiteko.

Harrobian aurrera egin duenez, santurtziarra finkoa izan da Espainiako selekzioaren beheko mailetako deialdietan, eta 2018ko abenduan 17 urtez azpiko Munduko txapeldun izendatu zen Uruguain, Naroa Uriarte eta Paula Aranarekin batera. Gaur egun, ohikoa da 23 urtez azpiko promesen deialdietan. Gainera, 2022ko abenduan bere lehen partida jokatu zuen Euskal Selezkioarekin Mendizorrotzan.

Santurtziar harrotasuna

Ekitaldian Jon Uriarte Klubeko presidentea eta Xabier Arrieta emakumezkoen kirol zuzendaria egon dira. Nevado pozik agertu da zuri-gorri gisa pausoak ematen jarraitzeagatik: "Santurtzikoa izanik niretzat berezia da kamiseta hau gutxienez beste bi denboralditan janzten jarraitzea. Harro gaude Athletic maila gorenean defendatzeaz, badakigu zein bereziak garen eta lanean gogor jarraitu behar dugu".

Ibaigane Jauregian egindako sinadura-ekitaldian, Silviak, Nerearen amak, alabari sorpresatxo bat eman dio duela 12 urte oparitutako boligrafo bat ateratzen. Boligrafo horretan honako hau irakur daiteke: “Zuk bakarrik idatzi ahal izango duzu istoriorik onena, pentsa ezazu ez dagoela ezinezko ametsik eta, besterik gabe, ez izan zoriontsu izateko beldurrik”.