Athletic Gazteen Kopako'Final Four'-rera sailkatu da

Athletic Gazteen Kopako'Final Four'-rera sailkatu da

Bittor Llopisen mutilek penaltietan gainditu dute Real Sporting, Mareon partida bikaina jokatu ostean

Athleticek Gazteen mailako Errege Kopako finalerdietarako txartela lortu du, penaltietan Mareon Real Sportingi irabazita, eta martxoaren 8tik 12ra jokatuko den 'Final Four'-reko garaikurra lortzeko borrokatuko du, oraindik erabakitzeke dagoen egoitza neutralean.

Bittor Llopisen jokalariek partida bikaina jokatu dute, eta partidako aukerarik onenak izan arren, azkenean hamaika metroetatik erabaki dute norgehiagoka.

Athletic Real Sporting baino protagonistagoa izan da lehen zatian, Alemu Plazaolaren erdiraketa arriskutsuekin eta Aingeru Olabarrietaren barnealdi etengabeekin. Talde asturiarrak ere markagailuan aurretik jartzeko aukerak izan ditu, baina Santos atezain zuri-gorriak arazorik gabe konpondu ditu etxekoen saiakera guztiak. Lehen zatia bukatzeko bost minutu falta zirenean, Athleticek partidako gol aukerarik argiena izan du, baina Hierro aurrelariak ez du asmatu Damianen ate aurrean.

Bigarren zatian intentsitatea jaitsi da, eta bi taldeek hurbilketa herabeagoak izan dituzte aurkariaren ate inguruan. Markagailuan aldaketarik gabe, luzapenera joan da partida.

Denbora gehigarrian, Athleticek eta Real Sportingek balantza desorekatzeko aukera argiak izan dituzte, baina Athleticeko atzelariek eta ate asturiarren langak gola eragotzi zuten. Finalerdietarako txartela penaltietan erabaki behar zen eta Lezamako jokalariei ez die hamaika metroetatik pultsuak dar-dar egin. Bittor Llopisen taldea gailendu da Real Sportingek erratutako bi penaltien aurrean.

Poz handia Athleticentzat, martxoaren 8tik 12ra bitartean eta oraindik zehazteke dagoen egoitzan, jokatuko den 'Final Four'-rean Gazteak A taldea bertan izango delako. Aurkariak Real Madrid CF, RC Deportivo eta UD Almeria dira.