Imanol Garcia de Albenizen ebakuntza, arrakastatsua

Imanol Garcia de Albenizen ebakuntza, arrakastatsua

Athletic Clubek SD Eibarri utzitako ezker hegaleko atzelariari ebakuntza egin diote eskuin hankako Akilesen tendoian izandako haustura dela eta

Imanol García de Albenizi ebakuntza egin diote gaur arratsaldean eskuin hankako Akilesen tendoian izandako hausturarengatik.

Aurreikuspenen arabera, bihar emango diote alta eta datozen egunetan Lezaman hasiko du errehabilitazio prozesua.