Irene Oguizak alta jaso du
Erdilari durangarrak minutuak izango ditu larunbat honetan SD Eibarren aurka jokatuko duen lagunarteko partidan
Iraia Iturregik azaldu zuen bezala, bi asteko lehiaketa etenaldiak min hartutako jokalari batzuk berreskuratzeko balioko zuen. Marta Unzuek eta Ane Azkonak Atletico Madrilen aurka jokatu zuten Wanda Kirol Zentroan. Orain, Irene Oguizaren txanda da. Sentsazio onak ditu eta larunbat honetan SD Eibarren aurkako lagunartekoan minutu batzuk jokatzeko prest da, 12:30ean hasiko da Lezamako 2. zelaian.
Durangoko erdilariak hilabeteak zeramatzan kanpoko meniskopatia bat pairatzen eta azaroaren 5etik zebilen zelaietatik aldenduta. Bere azken agerraldia Valentzian izan zen Athleticek Paternan che taldearen aurka lortutako garaipenean. Harrezkero, Klubeko Zerbitzu Medikoek Irene gelditzea agindu zuten, lehoiaren eskuineko belauna ahalik eta ondoen berreskuratu ahal izateko. Bakarkako zein berregokitzailearekin egindako lan progresiboaren ondoren, Oguiza Iturregiren lan saioetan sartu da, berriz ere taldearentzat prest egon arte. Albiste bikaina, datozen erronkei aurre egiteko.

