B2BinPay, babesle ofizial berria

B2BinPay, babesle ofizial berria

Athletic Clubek eta enpresen prozesamendu kriptografikorako txartelen hornitzaileak akordio bat sinatu dute 2024ko ekainaren 30era arte. Bere logoa kamisetaren ezkerreko mahukan agertuko da

B2BinPay-k, prozesamendu kriptografikoko eta bloke-kateko enpresen hornitzaile liderrak, eta Athletic Clubek akordio bat sinatu dute entitatearen babesle ofizial bihurtzen duena 2024ko ekainaren 30era arte. Gizonezkoen lehen taldeak babeslearen logoa jantziko du joko kamisetaren ezkerreko mahukan igande honetako Girona FC taldearen aurkako partidatik aurrera. 

Akordio honen bidez, B2BinPay-k bere babesa adierazi die Klubari eta bere zaleei: "Harro gaude gure enpresak Athletic bezalako talde handi eta historiko bat babestuko duelako. Bilbotik haratago milaka jarraitzaile dituen taldea da Athletic. Ziur gaude taldeak lan ona egingo duela denboraldi honetan eta hurrengoan eta Europako txapelketetan aritzeko aukera handiak ditu. Hori dela eta, akordio honetan aukera paregabea ikusten dugu Europan futbola maite dutenen artean prozesamendu kriptografikoa sustatzeko”, adierazi du Arthur Azizov konpainiako CEOak.

Diru-sarrerak babesle berrien bitartez

Berriko aurkeztutako 2023-26ko Ekintza Planaren barruan, eta bere helburu eta behar nagusietako bat betez (bere diru-sarrera operatiboak handitzea), Athletic Club bere babesletzagatiko diru-sarrerak maximizatzen ari da, non dagoeneko enpresa berrien interesa erakarri duen.

DIGIrekin azaroan egindako akordioari, B2BinPay gehitu behar zaio orain, kriptomonetaren bidez Europar Batasuneko enpresa-transakzioetan liderra den konpainia.

B2BinPay-k eta Athletic Clubek espero dute 2024ko ekainaren 30era arte sinatutako akordio onuragarria izatea bi aldeentzat.