
Kluba |
San Mames eta Lezaman autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoak egiteko esleipena
San Mames eta Lezaman autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoak egiteko esleipena
Enpresek 2023ko martxoaren 13ra arte eska ditzakete kontratu-orria eta baldintza bereziak
Athletic Clubek San Mames eta Lezaman autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoak esleitzeko izapideak hasi ditu.
Proposamenak aurkeztu nahi dituzten enpresek [email protected] helbide elektronikora jo dezakete kontratazio-oinarriak eskatzeko, eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino 3 egun baliodun lehenago.
Era berean, martxoaren 13ra arte emandako dokumentazioari buruzko argibideak eskatu ahal izango dira helbide elektroniko berean.
Proposamenak, pleguetan deskribatutako moduan, 2023ko martxoaren 22ko 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira.