Salsamendi: “Emakumea izateagatik ezin nintzen bazkidea izan”

Salsamendi: “Emakumea izateagatik ezin nintzen bazkidea izan”

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Klubak Edurne Salsamendi elkarrizketatu du, genero berdintasunaren aitzindaria Athleticen

Edurne Salsamendik 24 urte zituen1972an Athletic Clubeko egoitza instituzionalera joan zenean bazkide egiteko asmoz. Bertendona kaleko bulegoetan azaldu zioten ezinezkoa zela, emakumeek ez zutelako gizonek zuten eskubide hori. Txiki-txikitatik joaten zen San Mamesera, baina aurrez aurre aurkitu zituen estatutu zaharkituen horma eta gizarte matxista baten oposizioa. Gorritu beharrean, Salsamendik genero berdintasunaren aldeko borrokari ekin zion Klubean. Bera izan zen 1979an, Beti Duñabeitia Klubeko presidente zela, emakumeak eskubide osoko bazkide izatea ahalbidetzen zuten estatutu berriak onartzea posible egin zuen aitzindarietako bat.

Athletic Clubek, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Miren Edurne Salsamendi San Pedroren testigantza berreskuratu nahi izan du. Lehenik eta behin, bere ekarpena aitortzeko eta esker ona adierazteko. Eta bigarrenik, haren istorioa aurreko belaunaldiek gogoratu behar dutelako eta oraingoek ezagutu behar dutelako. Edurne Salsamendi bezalako pertsonen lanari esker euskal gizarteak aurrera egin baitu genero berdintasunean. Oraindik bide luzea dago egiteko, eta Edurne Salsamendi bezalako emakumeen inspirazioa eredu izan behar da orainerako eta etorkizunerako.


Emakumezkoen taldeko posterra

125. urteurrenaren testuinguruan, Klubak emakumeei eman nahi izan die protagonismoa emakumezkoen lehen taldeko posterrean. Izan ere, emakumeari denbora luzez kendu diote legez zegokion protagonistaren lekua. XX. mendean erreferentziazko emakume futbolari zuri-gorririk gabe, historian zehar Athletic talde hobea bihurtu duten emakume guztiei omenaldia egitea zen erronka, baita joan den mendekoei ere. Aitzindariei esker ona, era batera edo bestera bidea egin dutenei.

Eta, testuinguru honetan, ezin ahaztu Edurne Salsamenditaz. Edurnerekin batera, Sara Estevez kazetaria, Ana Urquijo presidente ohia eta Iraia Iturregi, Nerea Onaindia, Ainhoa Tirapu, Tzibi Juaristi, Irune Murua eta Arrate Orueta futbolari zuri-gorri ohiak agertzen dira posterrean.