Bazkide txartela uzteko bideak

Bazkide txartela uzteko bideak

Jarraian San Mameseko partidetan txartela lagatzeko dauden hiru bideak azalduko dizkizugu

1. Beste pertsona bati lagatzea (partida hasi baino 2 ordu lehenago)

App-aren bidez. Sartu app ofizialean zure bazkide-kodearekin eta PIN-arekin eta sartu ‘Nire Txartela’ atalean. Bertan, partidarako lagapena egin ahal izango duzu, ‘Txartelaren kudeaketa’ botoia sakatuta, eta ‘Karneta utzi’ botoian sartuz.

Beste pertsona bati laga nahi badiozu, egin klik ‘Txartela lagatzea’ botoian. Bere izena eta helbide elektronikoa sartu eta lagapena berretsi ondoren, posta elektronikoz jasoko ditu lagapena onartzeko jarraibideak. Horretarako, Athletic Club app ofizialean sartu beharko da*.

* Gonbidatuak partida hasi aurretik onartu beharko du lagapena. Horrela ez bada, bazkide-txartela partidara sartzeko desgaituta geratuko da. 

Deskargatu app ofiziala: Android IOS
App-aren bidez zure txartela nola lagatzeko bideoa ikusi.

2. Klubari lagatzea (partida hasi baino 24 ordu lehenago)

App-aren bidezApp-an zure bazkide-kodearekin eta PIN-arekin sar zaitez eta 'Nire Karneta' botoian klik egin. Bertan, 'Txartelaren kudeaketa' atalean sartuz partidarako lagapena egin ahal izango duzu. Ostera, 'Karneta laga' botoian sartu, 'Klubari karneta laga' botoian klik egin eta lagapena onartu beharko duzu. Neurketa hasi baino 2 ordu lehenago arte berreskuratu ahal izango duzu lagapena, baldin eta ez baduzu saldu. Salduz gero, prezio garbiaren %50 jasoko duzu (BEZa kenduta).
 

Web orriaren bidezHurrengo estekan sartuta (Bazkideen Txokotik ere sar daiteke 'Bazkideentzako zerbitzuak' atalean), zure kodearen eta PIN-aren bidez, eta 'Laga karneta Klubari' botoian klik eginda, bazkideak Klubari eserlekua laga dakioke, hau salgai jarri eta beste athleticzale batek bete dezan. Partida hasi baino 2 ordu lehenagora arte berreskuratu ahal izango duzu lagapena, baldin eta ez baduzu saldu. Salduz gero, prezio garbiaren (BEZa kenduta) %50 lortuko duzu.
 

Bazkide-txartel digitala telefono bidez Klubari lagatzea 900 909 709 zenbakian: Nahikoa izango da zenbaki honetara deitzea eta ohar hauek jarraitzea: bazkide-kodea eta PIN zenbakia markatu, laga nahi den partida zehaztu eta baieztatu.