Valladoliderako sarrerak: 801 zenbakia saritua

Valladoliderako sarrerak: 801 zenbakia saritua

Zenbaki hori eta ondorengo 544ak sarrera bat erosteko eskubidea izango dute

Jose Zorrilla futbol zelaian jokatuko den neurketarako dauden sarreren zozketa egin eta gero, zenbaki sariduna 801a izan da. Beraz, zenbaki hori eta ondorengo 544ak, 842ra arte gehi berriro zerrenda hasten, 1etik 503ra arte sarrera bat erosteko eskubidea izango dute. Sarreren prezioa 45 eurokoa izango da. 

Kontsultatu zerrendan ea saritua izan zaren izena eman duten bazkide guztien arteko zozketan.

842 bazkide guztira apuntatu dira zozketa honetarako.

San Mameseko txarteldegietan jasoko dira martxoaren 14an, asteartea, 10.30etik 13.30era eta 17.30etik 20.00etara.

ADI EGON. Sarrerak hartzeko, saridun bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data eta bidaiako plana adieraztea. Derrigorrezkoa izango da inprimakia aurkeztea.

Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, hurrengo hiru zozketetan parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.

Azkenik, erretiratu gabeko sarrerarik balego, Klubak ondorengo zenbaki korrelatiboekin kontaktatuko luke, sarrerak agortu arte.