Partida aurrekoa: Athletic Club-FC Barcelona (LaLiga 25. J)

Partida aurrekoa: Athletic Club-FC Barcelona (LaLiga 25. J)

Lehoiek LaLigako liderra hartuko dute San Mamesen eta garaipenarekin topo egin nahi dute Europako postuetatik gertu jarraitzeko

Gau handia Katedralean. 21:00etatik aurrera, FC Barcelonak Athletic Cluben aurka jokatuko du. Zuri-gorriek hiru jardunaldi daramatzate garaipenik lortu gabe, eta garaipena behar dute Europako txapelketetara sartzeko postuetara hurbiltzeko. Aurrean LaLigako lider nabarmena izango du, Kopako finalerdietara ere iritsi den taldea, baina Europa Leagueko multzoen fasean eta, ondoren, Europa Ligako final-hamaseirenetan kanpoan geratu zena.

Gaurko norgehiagoka txapelketa erregularreko klasikoetako bat da; izan ere, bi taldeetako inork ez du bere historian inoiz maila galdu eta LaLigako edizio guztietan neurtu dira aurrez aurre. Ernesto Valverdek zuzentzen duen taldeak orain dela hilabete batzuk Spotify Camp Noun elkarren aurka azkenekoz jokatu zutenean eskainitako irudia hobetu nahiko du.

Deialdia

Ernesto Valverdek 20 futbolari deitu ditu Barçaren aurkako partidarako. Unai Simon, Morcillo, Lekue eta Ander Herrera baja dira lesionatuta daudelako. Sancetek, berriz, zigorra bete beharko du Vallecasen txartel gorria ikusi ostean. Bestalde, Yeray zerrendara itzuli da, aurreko jardunaldian zigorra bete ondoren.

Valverde

Errepasatu hemen talde bilbotarrak eta kataluniarrak jokatuko duten partidaren aurretik egindako adierazpenak.

Aurkaria

1899an sortua, Athletic Clubek baino urtebete geroago, palmares zabala duen taldea da FC Barcelona: 26 Liga, 31 Kopa, 13 Superkopa eta 5 Europako Kopa ditu.

Talde blaugranak LaLigako bi partidatan bakarrik galdu du, eta sailkapenaren gorenean bederatzi puntuko aldea ateratzen dizkio Real Madril CF-ri, bere jarraitzailerik hurbilenari. Talde madrildarra Kopako finalerdian aurkaria dute ere bai eta joaneko partidan blaugranek 0-1 irabazi zuten etxetik kanpo. 

Estatistikak

1928/29 denboraldian LaLigan lehen aldiz elkarren aurka jokatu zutenetik, 183 partida jokatu dituzte guztira. Zuri-gorriek 60 partida irabazi dituzte, 31 berdindu eta 92 galdu.

San Mamesen jokatutako neurketei dagokienez, zenbakiak Athleticen aldekoak dira, 43 garaipenekin, 21 berdindutako neurketekin eta 27 porrotekin.

Bi taldeen arteko azken bost norgehiagokei dagokienez, Athleticek garaipen bat lortu du, bi aldiz berdindu du eta beste bitan galdu du.

Kontsultatu FC Barcelonaren aurkako estatistika guztiak.

Athleticzaleak munduan barrena

Zauden lekuan zaudela, ziurtatu zaitez gure Athleticen partida ikusteaz.