Ane Azkonak 2026ra arte berritu du

Ane Azkonak 2026ra arte berritu du

Aurrelari nafarrak beste hiru denboraldiz luzatu du kontratua Athleticekin

Athletic Clubek eta Ane Azkona aurrelariak (24 urte) akordioa itxi dute ekainean amaitzen zitzaion kontratua hiru denboraldiz luzatzeko, 2026ko ekainaren 30era arte. Aurrelaria 2016-17 denboraldian iritsi zen Lezamara, Ardoi taldetik, eta 20 gol sartu ditu 108 partidatan, horietatik 10 aurreko denboraldian.

Azkonak hasiera bikaina izan zuen eta ehen lurtean betan debuta egin zuen lehen taldeko lehoi gisa, 2016ko azaroaren 5ean Levante UD taldearen aurka, Buñolen. Harrobiko taldean zenbaki nabarmenak erdietsi zituen; zehazki, 2017-2018 denboraldian, 29 gol sartu zituen ligan eta 8 Euskal Kopan, eta 2019-2020 denboraldian behin betiko geratu zen lehen taldean. Hegaleko jokalari gisa nabarmendu da beti, nortasun, abiadura eta gol egiteko gaitasuna erakutsi du Athleticen jokatu duen urteetan zehar.

Sasoi honetan, meniskoko lesio baten ondorioz, Azkonaren parte hartzeak behera egin du; hain zuzen ere, lesioak bi hilabetez urrundu zuen zelaietatik. Hala ere, azken asteetan osatu zen eta, Taxoaren jokatu zen Kopako final-laurdenetako partidan, lehoiak markagailuan aurretik jartzeko gola egin zuen. Azkonak Euskal Selekzioaren koloreak defendatu ditu, eta Iruñean egin zuen debuta Espainiako selekzio absolutuarekin.

Futbolariak esker oneko mezua bidali nahi izan dio Zuzendaritza Batzordeari, emakumezkoen sailean sortu nahi duen proiektu sendoa sortzeko duen asmoarengati eta beregan jarri duten konfidantzagatik: "Talde honen aldeko apustu sendoa egiten duela sentitzen dut, eta kontratua berritzeko bilerak errazak izan dira. Lehen Mailan debuta egitera bultzatu nauen Kluba da, eta oso pozik nago hemen beste hiru urtez jarraitu ahal izateagatik".