Athletic Mugituz: bazkideen mugikortasunari buruzko inkesta

Athletic Mugituz: bazkideen mugikortasunari buruzko inkesta

Kluba lanean ari da San Mameseko partidetara joaten diren pertsonen mugikortasun jarraibideen diagnostikoa lortzeko

Athletic Mugituz mugikortasun integraleko proiektuaren barruan, hau da, San Mamesera partida egunetan joaten diren pertsonen irisgarritasuna hobetzea helburu duen Klubaren plan estrategikoaren barruan, Klubak inkesta bat bidali die helbide elktronikora beren bazkideei, euren mugikortasun-jarraibideen gutxi gorabeherako diagnostiko bat lortzeko.

Azterketa horretan bildutako informazioarekin, eta dagoen garraio-eskaintzari buruzko azterlan batekin batera, Athleticek zenbait mugikortasun-ekintza eta -proposamen diseinatuko ditu, estadiora ahalik eta jarraitzaile gehien bertaratzen laguntzeko. Batez ere, Bizkaitik eta inguruko eremuetatik joaten direnei begira egongo da.

Era berean, Klubak joan-etorri horiek ahalik eta jasangarrienak izatea bilatuko du, estadiora joango den bazkide bakoitzaren karbono-aztarna ahal den neurrian murrizteko asmoarekin.