Silbonek Athletic Club janzten jarraituko du beste denboraldi batez

Silbonek Athletic Club janzten jarraituko du beste denboraldi batez

Jokalariek eta 'Txingurri'-ren talde teknikoak Kordobako arropa marka jantziko dute 2024ko ekainera arte

Silbon arropa-enpresak Athletic Clubeko bidaia-janzkeraren hornitzaile ofiziala izaten jarraituko du 2024ko ekainera arte. Bi aldeek akordioa lortu dute 2022ko uztailean sinatutako kontratua urtebetez luzatzeko.

Akordioa San Mamesen gauzatu da eta bertan Silbongo CEO-a den Pablo Lopez gainerako jokalariekin batera atera da familia-argazkian.

Denboraldi honetarako, Silbonek eguneroko arropa huekin jantziko ditu lehoiak: kotoizko jaka bat, itsas urdin kolorekoa; jtxaleko teknikoa granate koloretan bigunduta, kirol prakak itsas-urdin eta harri kolorekoa, puntuzko jertsea lepoko moko neutroarekin, Oxford alkandora zuria, bi koloreko marradun galtzerdiak eta kirol-inspirazia duten oinetakoak, jokalariak erosotasun osoz mugitu daitezen.

Teknikarientzat diseinatutako tailoring bilduma aukeratzerakoan, Valverdek eta bere laguntzaileek bi piezako jantzi dotoreak eramango dituzte, itsas urdinez, alkandoraz, gorbataz eta Athletic Clubeko ezkutu pertsonalizatuaz, bai eta oinetako eta gerriko beltzez ere.