undefined

Bazkide konpromisario berriak izendatzeko prozesua

Bazkide konpromisario berriak izendatzeko prozesua

2023an bazkide konpromisario berriak izendatzeko prozesuari hasiera eman zaio

Martxoaren 16tik, osteguna, martxoaren 30era arte, egun hori barne, (gerora ere, prozesua amaitu arte, eskuragarri egongo da kontsultarako), Hauteskunde Batzordeak 2023ko martxoaren 15ean adin zibilez nagusi diren eta Klubean etengabeko urtebeteko antzinatasuna duten bazkide guztien zerrenda argitaratuko du. Zerrenda horretan haien izena, abizenak, bazkide zenbakia eta kodea, jaiotze-data eta Klubean sartu zeneko data adieraziko dira, bazkide bakoitzak zerrenda horretan dagoela egiaztatu dezan (aurrerantzean, "Errolda" deituko diogu). Errolda Klubeko iragarki-taula elektronikoan argitaratuko da, webgune ofizialeko Bazkideen Txokoan, "Konpromisarioen aukeraketa 2023" atalean eta "Errolda" izeneko azpi-atalean. 

Hautagaitzak aurkezteko epea apirilaren 15ean hasi eta maiatzaren 16an amaituko da. Hautagaitzak modu presentzialean zein digitalean aurkeztu ahal izango dira, prozesua irekitzeko iragarkian deskribatzen diren baldintzetan. Baldintza horien xehetasunak esteka honetan klik eginez eskuratu ahal izango dituzu: Prozesuaren iragarkia.

2021eko uztailaren 1ean izendatu ziren bazkide konpromisarioek 2026ko ekainaren 30ean amaituko dute agintaldia eta, beraz, ez dute beren izaera berritu behar epe hori bukatu arte. Era berean, bai haiek bai beren abal-emaileek ezin dute parte hartu 2023an irekitako prozesu honetan, salbu eta, hautagaitzak aurkezteko epea amaitu aurretik (2023ko maiatzaren 16an), konpromisarioak bere borondatez uko egiten badio edo izaera hori beste arrazoi batengatik galtzen badu.

Sartu bazkideen Txokoan