

Athletic Clubek joan den abuztuan webgunearen bidez jakinarazi zuenez, Kopako partidak ez daude Gazte Abonoan sartuta; beraz, joan den urtarrilean Bartzelonako RCD Espanyolen aurkako kanporaketan gertatu zen bezala, CA Osasunaren aurka jokatuko den Kopako finalerdietako itzulerako partidarako Ipar Behe Harmailako eserlekuak erosteko eskubidea esleitzeko prozesua apirilaren 4an, asteartean, 21:00etan, irekiko da.
Prozesu honetan, Gazte Abonoek ere parte hartuko dute, baldin eta bere eserlekua LaLigako partiden %85ean baino gehiagotan San Mameseko partidetara joan edo eserlekua Klubari laga badiote. Era berean, bere garaian Gazte Abonoen zozketan izena eman zuten 14 eta 28 urte bitarteko Club Athletic-eko kideak ere sartzen dira, baldin eta sarituak izan ez baziren edo, sarituak izan ziren arren, azkenean eskuratu ez bazuten ere.
Zozketan izena eman zuten Gazte Abonoak eta Club Athleticeko kideak ez dira Ipar Behe Harmailan dauden 2.175 sarrera baino gehiago, beraz, erantsitako zerrendan argitaratzen diren Gazte Abonoen zein Gazte Club Athleticeko kodeek sarrera bat erosi ahal izango dute Ipar Beheko Harmailan, 25 euroko prezioan, larunbat honetatik aurrera, martxoaren 18tik, martxoaren 31ra, 17:00ak arte, Klubaren webgunean eta helbide elektronikora bialduko zaien estekaren bitartez.
Horiek guztiak, eta denboraldi hasierako Gazte Abonoen zozketan izena eman zuten Club Athletic-eko kideak, posta elektronikoz jakinaraziak izango dira prozesu honi eta haien sarrera eta bertara sartzeko gakoak eskuratzeko estekari buruz.
Aipatutako epea amaitzean saldu ez diren Ipar Beheko Harmailako sarrerak salgai jarriko dira martxoaren 31tik aurrera, ostiralean, 17:30ean, 30 euroko prezioan.



Union Sport San Vicenteren ehun urteak, beteranoekin batera
Kluba
Athletic Clubek hitzartutako taldearen mendeurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu zuen


Uriartek RFEF-en batzordean parte hartu du
Kluba
Athleticeko presidentea Espainiako Futbol Federazioko Zuzendaritza-Batzordeko kide berri izendatu dute


Beti Lehoiak Peñaren inaugurazio ofiziala
Kluba
Bilboko taldeak Sabino Arana kalean duen egoitzan ospatuko du bere aurkezpena


Quicalaren Ramadana
Kluba
Bilbao Athleticeko jokalariak baraualdia hasi du Lezamako Nutrizio Zerbitzuak ezarritako jarraibideen arabera


100 egun Tourra hasteko
125 urteurrena
Jon Uriarte presidenteak, Iker Muniain eta Garazi Murua kapitainekin batera, maillot zuri-gorria eman dio Christian Prudhomme lasterketako zuzendariari


Eserlekuz aldatzeko prozesua
Bazkideen Txokoa
Athletic Clubek San Mamesen eserlekua aldatzeko prozesua hasi du


Lortu Athletic Cluben 2022/23ko ekipazioak
Kluba
Lehoien jokorako kamisetak salgai daude berriro online dendan eta establezimendu fisikoetan


Club Athletic: Osasunaren aurkako argazkia hamaikakoarekin
Kluba
Kontsulta itzazu San Mamesen jokatuko den Kopako partidan lehoiekin batera hasierako argazkian ateratzeko sarituak izan diren kideen kodeak


Zozketa: Umeen argazkia Kopako neurketarako
Bazkideak
Eskatu zuten bazkideen artean zozketa egin eta gero, honako hauek dira saridun suertatu diren kodeak


San Mames BAT sarrerak salgai denboraldia bukatu arte
Kluba
Salgai daude txapelketa amaitu arte jokatuko diren partidetarako erdiko eraztuneko sarrerak