

Athletic Clubek eta Mariana Cerrok (22 urte) akordioa itxi dute futbolariaren kontratua bi denboraldiz luzatzeko, 2025eko ekainaren 30era arte. Erdilaria 2017-2018 denboraldian iritsi zen Lezamara, CA Osasunatik, CF Ardoi taldean trebatu ondoren eta ohikoa da Iraia Iturregiren hamaikakoetan.
Marianak 2021eko apirilaren 4an egin zuen debuta lehen taldearekin, Badajozeko Santa Teresaren aurka garaipena lortuta. Ordurako, bigarren taldeko kapitaina zen eta protagonismo handia izan zuen han jokatutako hiru denboralditan. Aurreko urtean, behin betiko jauzia eman zuen lehen taldera eta aurten paper garrantzitsua du Iraia entrenatzailearen eskutik, debutatzeko aukera eman zion entrenatzaileak.
Izan ere, aurten guztira 22 partidatan parte hartu du (Liga F eta Koparen artean), 1.300 minututik gora. Zelai erdian presentzia fisiko eta konpromiso handiko jokalaria da eta 39 partida jokatu ditu guztira.
Zizur Nagusiko futbolariarekin batera, Jon Uriarte Athletic Clubeko presidentea eta Xabier Arrieta emakumezkoen kirol-zuzendaria izan dira. Marianak nabarmendu duenez, "Klubak nigan duen konfiantza sentitzen dut. Hemen lan egiteko modua desberdina eta berezia da. Taldearen alde egiten ari den apustua ikusten dut eta zenbat zaintzen ari den ere. Potentzial handia ikusten dut, eta asko dugu bizitzeko".



Maite Zubietak 2025era arte berritu du
Emakumezkoena
Busturiako jokalari gazteak beste bi denboraldiz luzatu du kontratua Athleticekin


Nekane Diez: “Lezamako etorkizuna ziurtatuta dago, talentua eztabaidaezina da”
Kluba
Klubean 16 denboraldi eman ondoren, aurrelariak agur esan du gaur San Mamesen, hunkituta eta bere kide guztiez inguratuta: "Denbora azkar pasatzen da eta zuek zarete aukeratuak. Aprobetxa ezazue aukera, esku onenetan zaude"


Zuzenean: Nekane Diezen agurra
Emakumezkoena
Jarrai ezazu streaming bidez aurrelari zuri-gorriaren agerraldia, San Mameseko prentsa aretotik, erretiroa iragarri ondoren


Athleticek agur esan dio Kopari
Emakumezkoena
Lehoiekin batera bizi izan dugu Kopako finalerdietako esperientzia


Real Madrid, gehiegizkoa Athleticentzat
Emakumezkoena
Lehoiek argi galdu dute Kopako finalerdian Weir buru izan duen arerio baten aurka


"Bilbon ilusio handiz bizi da Kopa, eta izugarria litzateke irabaztea"
Emakumezkoena
Iturregik eta Azkonak taldea "ilusioz gainezka eta denboraldiko unerik onenean" ikusten dutela azpimarratu dute


Real Madrid, Kopako finala jokatzeko azken oztopoa
Emakumezkoena
Athletic Clubek talde merengea izango du aurkari bihar, 21:00etatik aurrera, Erreginaren Kopako finalerdian


Emakumezkoen lan plangintza maiatzaren 28ra arte
Emakumezkoena
Talde zuri-gorriak ilusioz beteriko asteari ekin dio Leganesen jokatuko den Kopako Lauko Finalarekin


Harrotasunaren agurra Lezaman
Emakumezkoena
Lehoiek Sara Ortegaren gol bikain bati esker Villarreal CF-ren aurka berdindutako egunean, Athletic Clubean bizitza osoa eman duen Nekaneren eta Monente erdilariaren agurra bizi izan zen


Deskargatu Athletic Club-Villarreal CF partidaren buletina
Emakumezkoena
Lezamako partiden ohiko buletina eskuragarri duzu, Liga F-ko azken jardunaldiko partiden aurreko eduki guztiekin