Garazi Muruaren egoera fisikoa

Garazi Muruaren egoera fisikoa

Athletic Clubeko kapitainari ebakuntza egin diote hernia diskal batek azken hilabeteetan eragin dizkion arazoak konpontzeko

Garazi Murua Athleticeko jokalariari joan den ostegunean egin zioten hernia diskal baten ebakuntza, joan den irailetik taldearekin entrenatzea eta lehiatzea eragotzi dioten bizkarreko arazoak konpontzeko. Kapitainak ezin izan du 2022-2023 denboraldiko neurketa ofizialetan parte hartu eta, horregatik, esku-hartzea egitea erabaki da. Dagoeneko etxean berreskuratzen ari da eta osatzeko denbora bilakaeraren araberakoa izango da.