Dani Güeñes Trophy txapelketaren aurkezpena

Dani Güeñes Trophy txapelketaren aurkezpena

Ekitaldian Iribar omendua izan da eta Nico Williams, Paredes, Iru eta Villalibre gure jokalariak saritu dituzte

Gueñesko 'Dani Güeñes Trophy' Nazioarteko Haur mailako Futbol Txapelketaren hogeita batgarren edizioa aurkeztu da Bilboko Carlton hotelean. Parte hartuko duten taldeak 2020an aurreikusitakoak izango dira, COVID-19aren pandemiaren ondorioz jokatzerik izan ez zenean. Enkarterrietako udalerrian izango dira Athletic Club, FC Barcelona, Real Madrid CF, Reala, Enkarterriko selekzioa eta aurten estreinatuko den Andorrako selekzioa.

80ko hamarkadako tituluen Athletic Clubeko kapitainaren izena daraman garaikurrak, antolaketan ere inplikatua, txapelketako eskultura ofizial bat ematen dio talde irabazleari, eta Amets Bat izeneko saria txapelketan parte hartu duten eta Lehen Mailara iritsi diren jokalariei.

Antolatzaileek Nico Williams, Asier Aitor Paredes, Ander Iru eta Asier Villalibre gure jokalariak saritu dituzte aurten. Gainera, ekitaldian Jose Angel Iribar omendua izan da. Arratsaldeko txalo zaparrada berarentzat izan da, eta bertaratuek "Iribar, Iribar, Iribar es cojonudo..." abestu dute.

Ekitaldian Ainhoa Iza Zuzendaritza-Batzordeko kidea, Andoni Goikoetxea, Manolo Delgado, Jon Aspiazu, Javier Clemente eta Jose Maria Arrate, Jose Julian Lertxundi, Fernando Lamikiz eta Aitor Elizegi presidente ohiak ere izan dira.