"Getaferen aurkako neurketan ari gara pentsatzen bakarrik"

"Getaferen aurkako neurketan ari gara pentsatzen bakarrik"

Iker Muniainek larunbatean talde madrildarraren aurkako partida irabaztea datorren neurketak prestatzeko modurik onena dela adierazi du

"Taldea larunbateko partidan zentratuta dago soilik. Beste denboraldi batzuetan egoera erabakigarriak bizi izan ditugu, hala nola asteartean Kopan Osasunaren aurka izando dugunaren antzerakoa, baina beti izan dugu aurretik LaLigako partida garrantzitsu bat", adierazi du Iker Muniainek larunbatean Getaferen aurka San Mamesen jokatu beharreko partidaren aurreko prentsaurrekoan.

"Gure energia eta kontzentrazio guztia lehen partida honetan dago, LaLigako norgehiagokan. Denboraldi hasieran jarri genituen postuetan egoteko asko daukagu jokoan eta arerio zuenen arteko neurketak egongo dira sailkapenaren goiko aldean. Borrokan jarraitzeko irabazi nahi dugu", azaldu du kapitainak.

Laster kopako finalerdia, baina lehenik, LaLigako neurketa, hiru puntu erabakigarriak jokoan egongo direla, zaildu daitekeen aurkari baten aurka: "Akats tartea, jardunaldiek aurrera egin ahala, gero eta txikiagoa da. Astearteko partida prestatzeko modurik onena larunbat honetan irabaztea da. Baliteke, gainera, beste emaitza batzuk gure alde izatea sailkapenean puntu-aldea murrizteko. Garaipenek bultzatu egiten zaituzte eta egiten ari zarenaren inguruko konbentzimendua handitzen dute ere. Zaila izango da, Getafe talde bizia baita, lekurik uzten ez dizuna, pentsatzen uzten ez dizuna. Aurkari deserosoa da".

Erdilaria belar gainean minutu gutxiago izaten ari den denboraldi honetan, Muniainek onartzen du bere anbizioa "beti jokatzea" dela eta horretarako lan egiten duela: "Zelairatzen naizen bakoitzean disfrutatzen saiatzen naiz, futbolarekin eta kirol honekin maiteminduta nago. Gozatzen jarraitzen dut eta buru-belarri lan egiten dut beti prest egoteko eta ahalik eta minutu gehien lehiatzeko. Guztien asmoa beti laguntzea da".