Bihotz-birikietako bizkortzearen tailerrak

Bihotz-birikietako bizkortzearen tailerrak

Gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeak eta Lezamako gainerako langileak Athletic Clubeko Zerbitzu Medikoek emandako prestakuntza-saioetan izan dira Lezaman

Joan den urtarriletik, Athletic Clubeko Zerbitzu Medikoak informazio eta sentsibilizazio kanpaina bat egiten ari dira erakundeko maila guztietan bihotz-biriketako bizkortzeari (BBB) buruz. Lehenik eta behin, Klubeko Zerbitzu Medikoko kideak izan dira prestakuntza zabala jaso dutenak, ondoren oinarrizko alderdiak langile guztiei helarazteko, lehen taldeetako futbolariak eta entrenatzaileak barne.

Horrela, Lezamako jokalari guztiak kirol-pabilioitik igaro dira edo igaroko dira, larrialdi-kasuetarako jarraibide praktikoak jasotzeko eta biziak salba ditzakeen bizkortze-maniobra egiten ikasteko.

Josean Lekue Athletic Clubeko Zerbitzu Medikoen buruak dioenez, "garrantzitsua da Klub honetako kide guztiok, hil ala biziko larrialdi egoera bat gertatzen denean, Lezaman ditugun baliabideak ezagutzea, medikuen ordutegiari edo desfibriladoreen kokapenari dagokionez. Gainera, larrialdi-egoerak identifikatzeko eta bihotz-masajea egiteko oinarrizko nozio batzuk modu didaktikoan azaltzen ditugu, oso tresna garrantzitsua baita gelditze-egoeretan, eta horien aurrean erantzun azkarra behar da".