RCD Espanyol-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak

RCD Espanyol-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak

RCD Espanyol taldearen aurkako partidarako sarrerak erosteko inskripzio-epea bukatu eta gero, apuntatu diren pertsona guztiek euren sarrera erosi ahal izango dute

RCD Espanyolen aurkako partidarako sarrerak eskuratzeko izena emateko epea amaituta, izena eman duten pertsona guztiek sarrera erosi ahal izango dute erantsitako inprimakia betez eta bazkide txartel originalak aurkeztuz. Publikoak, oro har, soberan geratzen diren sarrerak ere eskuratu ahal izango ditu leihatiletan. Pertsona bakoitzak gehienez lau sarrera erosi ahal izango ditu.

Sarrerak eskatu dituzten bazkideek eta publikoak ostegunean martxoak 30ean, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, sarrerak jaso ahal izango dituzte, San Mameseko txarteldegietan.

Sarreren prezioa 50 eurotakoa da.

ADI EGON: Sarrerak hartzeko bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data, NAN eta bidaia plana zenbakia adieraztea ere. Publikoak ere sarrerak eros ditzake. Pertsona bakoitzak bakarrik lau sarrera erosi ahalko ditu.

Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, hurrengo hiru zozketetan parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.