B2BinPay-ren aurkezpena Ibaiganen

B2BinPay-ren aurkezpena Ibaiganen

Prozesamendu kriptografikoko enpresa-txartelen hornitzaileak eta Athletic Clubeko babesle ofizialak gure egoitza bisitatu du, babeslegotza akordioa sinatu ondoren

Athletic Clubek B2BinPay hartu du Ibaiganeko egoitzan, 2023-24 denboraldira arte Klubaren babesle ofiziala bihurtu ondoren.

Jon Berasategi Athletic Clubeko zuzendari nagusia Artur Azizov B2BinPayren CEOarekin izan da harreran. 

Estoniako konpainiaren ordezkaria oso pozik agertu da akordioarekin: "Athletic Clubek garaikur berriak lortuko dituela eta bere helburuak beteko dituela uste dugu. Era berean, B2BinPay ospea irabazten ari da merkatarien eta kriptomonetak prozesatzeko enpresen artean. Horregatik, uste dugu hau dela elkarrekiko arrakasta baten hasiera handia".

Bestalde, Jon Berasategi oso pozik agertu da bere sektoreko enpresei ordainketa-zerbitzuak ematen liderra den enpresa batekin akordio hoa sinatzeagatik: "Ziur gaude bi aldeentzako aliantza oso produktiboa izango dela eta ezarritako helburuak lortzen lagunduko digula".