Buletin berezia: Getafe CF & CA Osasuna

Buletin berezia: Getafe CF & CA Osasuna

Gozatu larunbateko LaLigako partidaren aurrekoaren eta astearteko Kopako finalaurrekoaren argitalpenaz

Dagoeneko deskargatu dezakezu Athletic Cluben buletin digitala. Oraingo honetan, edizio berezi batean aurkeztuko da, larunbat honetan Getaferen aurka LaLigan jokatuko den partida eta asteartean Osasunaren aurkako finalaurrekoa barne. Lau eguneko epean San Mamesen jokatuko diren ezinbesteko bi partidaz ari gara.

Hemen klikatu buletina deskargatzeko

Horrekin guztiarekin, Ernesto Valverde eta Quique Sanchezen arteko aurrez aurrekoa, Athleticen eta Getafe CFren aulkietan, aztertuko dugu, baita talde urdinean aritu ziren lehoi ohiak eta Yeray zuri-gorriz jantziko den 200. partida ere. Europa jokoan da Liga txapelketan, eta baita Kopako final batera itzultzeko aukera ere, hurrengo Superkopan parte hartzeko sariarekin. Horretarako, Osasunaren aurkako finalerdia gainditu behar da datorren asteartean.

Argitalpen berezi honetan hamar finalerdi epiko ere gogoratu ditugu, Katedralean gure zale leialen babesaz irabazitakoak. Historian zehar finalaren aurreko txanda honetan ‘hat-trick’ bat egiteko gai izan diren lehoiak aipatu ditugu eta Athletic eta Osasunaren arteko partiden errepasoa egin dugu. Gainera, bi kluben arteko lotura bitxi baten berri ematen dugu: talde nafarraren lehen jokalari internazionala Juanin lehoi ohia izan zen, Erandion jaiotako atzelaria.

Euskarri digitaletara egokitutako formatuan estekak eta bideoak txertatu dira, informazioak osatzeko.