"Partida garrantzitsua da sailkapenari eta gure animoari dagokienez"

"Partida garrantzitsua da sailkapenari eta gure animoari dagokienez"

Ernesto Valverdek, Athletic Clubek duen aste garrantzitsuaren jakitun, Ligan Getaferen aurkako garaipen batek etorkizuneko konpromisoei aurre egiteko izango lukeen balioa azpimarratu du

"Badakigu aste garrantzitsua dela. Hasieratik hasi behar dugu eta Getafen jarri behar dugu arreta, sailkapenean eta animoan pizgarri asko dituen partida baita. Ezarritako helburuei eutsi nahi badiegu, biharko partidak garrantzi handia du", adierazi du Ernesto Valverdek LaLigako 27. jardunaldiaren atarian.

Bukatu da prestatzeko denbora. Athletic Clubek, denboraldiko une garrantzitsuenetako batean murgilduta, indarrak neurtuko ditu bihar (larunbata, 16:15ean) Getaferen aurka San Mamesen. Talde urdinak, txapelketako aurkari deserosoetako bat, bere bertsiorik onena ematera behartuko ditu lehoiak, sailkapenari dagokionez taldea bultzatzeko balioko lukeen garaipena lortzeko eta hurrengo norgehiagokekiko bere morala indartzeko: "Astearteko konpromisoa prestatzeko modurik onena bihar irabaztea da, eta hori oso zaila izango dela badakigu. Aurkaria arriskutsua, gogorra eta deserosoa da eta denboraldiko unerik onenean dago. Kontuan izan behar dugu, eta adi egon, beti erne egotera behartzen zaituen arerioa baita Getafe". 

Zale zuri-gorriek zeresan handia izango dute hurrengo bi neurketetan. Quique Sanchez Floresek zuzendutako taldearen aurrean, bietako lehen norgehiagoka, Ligan gora egiten jarraitzeko balio dezake: "Bihar jarriko dugu arreta. Jendea zelaira etortzen da aurrean duen partida ikustera, eta guk gure zaleak konektatu behar ditugu partidara. Hor dago gure lana. Partida zaila izango da, luzea eta arriskutsua".