“Berdinketak zapore gazi-gozoa utzi digu”

“Berdinketak zapore gazi-gozoa utzi digu”

Ernesto Valverdek astearteko kopako zita garrantzitsuaren aurreko neurketan "izandako abaguneak goletan bihurtu ez izana" deitoratu du

CA Osasunaren aurka Kopako finalerdietako itzulikoa jokatu aurretik, Athleticek ezin izan ditu hiru puntu eskuratu, Ernesto Valverderen ustez, "defentsan lan bikaina egin" duen Getaferen aurka: "Partidaren bila joan gara, baina ez dugu nagusitasuna goletan islatzea lortu. Era guztietara saiatu gara, eta, horregatik, berdinketak, horregatik zapore gazi-gozoa utzi digu".

Hala ere, taldea dagoeneko guztiz kontzentratuta aurkitzen da asteartean San Mamesen jokatuko den Kopako kanporaketa erabakigarriari begira: "Partida ezberdina da, behin betikoa. Talde bakoitzak bere bertute eta akatsak ditu eta guk dena belar gainean jartzeaz arduratu beharko dugu finalera iritsi nahi badugu".

Oihan Sancetek 2032ra arte kontratua berritu izanari buruz, honako hau esan du Valverdek: "Albiste bikaina da berarentzat, Klubarentzat eta zaleentzat. Albiste on hau garaipen batekin ospatu nahi genuen".