Club Athletic: Athletic Club - Real Sociedad neurketarako sarrerak

Club Athletic: Athletic Club - Real Sociedad neurketarako sarrerak

Club Athleticeko kideek LaLigako hogeita bederatzigarren jardunaldirako partidarako sarrerak eros ditzakete, igandera arte esklusiban

Club Athleticeko kideek dagoeneko eros ditzakete, lehentasunez, Athletic Clubek 2022/23 LaLigako hogeita bederatzigarren jardunaldian, apirilaren 15ean, larunbata, 16:15ean, San Mamesen, Athletic Clubek eta Real Sociedad taldeak jokatuko duten partidarako sarrerak, Athletic Cluben Sarrera Webaren bitartez. Salmenta esklusiboa apirilaren 1ean (larunbata) eta 2an (igandea) 00:00ak arte egongo da aktibatuta.

Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake (helduentzako edo umeentzako), eskuragarritasuna agortu arte. Gainera, 2022/23 Gazte Abonorako izena eman duten Club Athleticeko jarraitzaileek sarrera esklusiboa izango dute Gazte Abonoek Ipar Beheko Harmailan libre uzten dituzten eserlekuak eskuratzeko, partida hasi arte.

ATHLETIC CLUBAREN SALMENTA ESKLUSIBOA

*Partidarako sarreren salmenta orokorra apirilaren 3an, astelehena, hasiko da, 10:30ean, ohiko baliabideen bidez.