Partida aurrekoa: Athletic Club vs Getafe CF (LaLiga 27. J)

Partida aurrekoa: Athletic Club vs Getafe CF (LaLiga 27. J)

Zuri-gorrien etorkizuneko erronketarako funtsezkoak diren hiru puntu jokoan izango diren neurketan, lehoiek eta madrildarrek indarrak neurtu dituzte San Mamesen

Lehiaketa ofiziala gaur itzuliko da eta urrezko aukerarekin egingo du Athleticentzat. Lehoiek Getafe CF jasoko dute San Mamesen eta jokoan jarriko diren hiru puntuak oso garrantzitsuak izango dira zuri-gorriek Europako postuetan sailkatzeko lehian murgilduta mantentzeko. Katedralean jokatuko den CA Osasunaren aurkako Kopako finalerdietako itzuliko neurketari ekin aurretik, Ernesto Valverderen taldeak azken jardunaldiatan erakutsitako sentsazio onei jarraipena eman eta LaLigako sailkapenean gora egiten jarraitzea bilatuko dute.

Deialdia

Ernesto Valverdek 23 futbolariz osatutako zerrenda osatu du talde madrildarrari aurre egiteko. Lehoiek Morcillo, Lekue eta Ander Herreraren bajak dituzte. Unai Simon, bere aldetik, arazo fisikoak sendatu ostean, zerrendara itzuli da. Biharko deialdia Adu Aresek osatzen du, bigarren taldetik etorrita.

Valverde 

LaLigako 27. jardunaldiaren atarikoan Ernesto Valverde teknikari zuri-gorriak egindako adierazpenak, hemen

Aurkaria

1946an sortua eta 1983an birsortua, lehoiek estatuko futbolaren barruan mugarri nabarmenak erdietsi dituen aurkari bati aurre egin beharko diote. Madrildarrak 2003/04 denboraldian igo ziren lehen aldiz LaLigara, eta hemezortzigarren denboraldia dute elitean. Denboraldi bateko parentesi bat jasan ondoren, 2016/17 sasoian Bigarren Mailan lehiatuta, Madrilgo hegoaldeko taldea bi aldiz izan da Kopako txapeldunorde eta Europako txapelketetan ere lehiatu da, azkena 2018/19 denboraldian, bosgarren postuan geratu ondoren.

Jaitsiera saihesteko borrokan murgilduta, Quique Sanchez Floresek entrenatutako taldea, jokalari lehiakorrekin, azken hiru konpromisoak galdu gabe iritsiko da Katedralera; hain zuzen ere, bi garaipen eta berdinketa batekin.

Estatistikak

Athletic Clubek eta Getafe CF-k elkarren aurka jokatu zuten lehen aldia 2004/05 denboraldian izan zen. Lehen konpromiso horretatik aurrera, bi taldeen arteko norgehiagokak 11 garaipenekin, 15 berdinketarekin eta 9 porrotekin bukatu dira zuri-gorrien alde.

San Mamesen, zenbakiek Athletic Cluben interesen alde egiten dute ere bai: 8 garaipen, 5 berdinketa eta 4 neurketa galdu ditu Katedralean jokatzen duen taldeak.

Ordea, San Mamesen jokatu diren azken bost neurketak berdintasun handikoak izan dira. Azken lehiatan, Athleticek eta Getafe CF-k hirutan banatu dituzte puntuak eta talde bakoitzak garaipen bana erdietsi du.

Kontsultatu Getafe CF-ren aurkako estatistika guztiak.

Athleticzaleak munduan barrena

Zauden lekuan zaudela, ziurtatu zaitez Athleticen partida ez galtzeaz.