Informazio erabilgarria: Athletic Club - Real Sociedad

Informazio erabilgarria: Athletic Club - Real Sociedad

Larunbat honetan, 16:15ean, 2022/23 LaLigako 29. jardunaldiko partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak

Derbi astea LaLigan, oraingoan. San Mamesen. Athletic Clubek Reala hartuko du 29. jardunaldiko partidan. Jarraian, Katedralera partida zuzenean jarraitzera joango diren pertsona guztientzako datu interesgarriak azalduko ditugu:

Ateen irekiera

San Mamesera sartzeko ateak 14:45etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, zatoz aurrerapenarekin zelaira sartzea arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko. Epaileak txistua jo aurretik, Katedralak Sabin Lopez de Guereño omenduko du, 'Ikusi Mendizaleak' abestiaren sortzailea. 

Sarbidea zure bazkide txartelarekin

San Mamesera sartzeko agiria bazkideentzako txartela izango da eta app-aren txartel digitala soilik GAZTE ABONOArentzat.

Aplikazio ofizialaren bidez sartu ahal izango da "nire txartela" atalean, partidaren aurreko orduetan gaituko den QR kodearen bidez.

Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da Athletic Clubeko app ofizialaren bitartez, partida hasi baino bi ordu lehenagora arte. Bi aukera daude:

  • Bazkide-txartel digitala aplikazio ofizialaren bidez beste pertsona bati lagatzea (Android / IOS) lagatzea app ofizialaren bidez (bi ordu lehenago arte).
  • Bazkide-txartela edo Gazte Abonoa Klubari lagatzea app-aren bitartez, webgunearen bitartez edo 900 909 709 telefono zenbakiaren bitartez (24 ordu lehenago arte).

Sarreren salmenta

San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:

  • Apirilak 14, ostirala, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
  • Apirilak 15, larunbata, 10:30etik aurrera.

Gainera, online salmenta uneoro dago aktibatuta partida hasi arte. Erosi sarrerak online.

Publikoak pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango ditu, sarrerak agortu arte.

San Mames BAT sarrerak

San Mameseko erdiko eraztuneko Matchday Experience sarrerak ere salgai daude, Katedralean esperientzia bakarra bizitzeko. Xehetasunak ikusi.

San Mames BAT sarrerak erosi

Sarbideak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi San Mames planoa artikulu honen amaieran).

San Mameseko dendaren irekiera

Denda ofiziala (San Mameseko 26 eta 0 ateen artean) 10:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, etenik gabe.

Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.

Ostalaritza zerbitzuak

Gozatu Geuria! San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports tabernan, 14:00etatik 1:00ak arte, edari eta janari eskaintza zabalarekin eta partida pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin.

AC Museoa eta San Mames Tourra

Athletic Club Museoa bisitatu ahal izango da (20. atearen ondoan) 10:00etatik 14:15etara. Partida eguna denez, San Mameseko Tourra 11:30ak arte bakarrik egin ahal izango da.

Erreserbatu zure lekua orain