2003ko txapeldunei omenaldia San Mamesen

2003ko txapeldunei omenaldia San Mamesen

Athletic Cluben emakumezkoen taldeak lortutako bost ligen artean aurrenekoa oroitzeko ekitaldia apirilaren 27an izango da, Sevilla FC-ren kontrako partidaren atsedenaldian

Emakumezkoen taldeak lortutako lehen tituluaren 20. urteurrenean, Athletic Clubek balentria hura lortu zuten jokalari guztiak eta talde teknikoko kideak omenduko ditu. Orain arte, Athletic Cluben emakumezkoen taldeak eskuratutako bost tituluen aurrenekoa ziurtatu zutenak hain zuzen ere.

Hitzordua, apirilaren 27an izango da, Hispalis talde andaluziarraren aurka, San Mamesen bildutako 35.000 zaleturen aurrean, bi hamarkada atzera garaipen erabakigarria lortu zen data berean, Sevilla FC-ren kontra, 22:00etatik aurrera, San Mamesen jokatzekoa den norgehiagokan zehar izango da.

Emakumezkoen taldea sortu eta kasik berehala lortutako balentria, ondoren etorritako garaipen askori bidea irekiz. Hurrengo bi denboraldietan eta 2006-07 zein 2015-16 sasoietan baita, Athletic Clubek berriro ere liga irabaztea lortu zuen. Bi hamarkada atzera hasitako kate horrek ez du etenik izan eta egun sendo eustea lortu duena. 

Horiek horrela, klubak, Bizkaiko eta Euskal Herriko beste hainbat emakume futbolariekin batera, aitzindari izandako jokalariak omendu nahi ditu: Hainbat aurreiritzi eta oztopo gaindituz, kirolaren bitartez mezu sozial indartsua plazaratu zutelako.

2022ko urriaren 2an, Athletic Cluben emakumezkoen taldearen sorreraren hogeigarren urteurrenaren harira, Real Madrilen aurkako partidan Lezaman egindako ekimenaren ostean, hilaren 27an ekipo horrek lortutako lehen titulua goratu eta oroitzeko unea izango da.
Azkenik, Athleticek 2002-2003 denboraldiko jokalarien zein lantalde teknikoko kideen jarrera bikaina eskertu nahi ditu, klubak San Mamesen antolatutako omenaldian parte hartzeko erakutsi duten prestutasunagatik.