
"Azken partidetako sentsazio onei jarraipena eman nahi diegu"
"Azken partidetako sentsazio onei jarraipena eman nahi diegu"
Iraia Iturregik denboraldiko azken txanpari aurre egiteko "lasaitasun handia" emango lukeen bigarren garaipena jarraian lortzea espero du
"Taldeak itxura ona eman zuen azken partidetan eta bihar irabazteak egiten ari garen gauza positibo guztiei jarraipena ematea suposatuko luke". Iraia Iturregik konfiantza osoa du bere jokalariengan Athletic Cluben eta Alhama CFren arteko neurketari begira. Hiru puntu lortzea aurrerapauso nabarmena izango litzateke denboraldiaren azken txanpari begira, Kopako Lauko Finala zain baitago ere: "Hamar puntuko tartea sartu genion Alavesi joan den larunbatean eta oraingoan Alhamarekin egoera bera dugu. Irabazten badiegu beste talde batekiko hamar puntura egongo ginateke eta 12 bakarrik geratuko lirateke jokoan, beraz biharkoa oso garrantzitsua da. Kopari begira, gainera, balio du sentsazio onekin iristeak".
Alhama CF dute aurkari lehoiek, Liga F-ko azken-aurreko sailkatua. Murtziarrek badakite zer den talde zuri-gorria arazoetan sartzea, lehen itzuliko neurketan gertatu baitzen. "Maila jokoan duten taldeak dira eta horrek arriskutsuago bihurtzen ditu. Aurkari bizia espero dut, jokoaren zati handi bat baloi zuzenetan oinarritzen duena, alboko erdiraketa askorekin. Prest egon beharko dugu eta ematen dugun mailaren araberakoa izango da neurketa. Etxean jokatuz ekimena eramango dugu, eta, nire ustez, plantillan dugun kalitatea dela eta egin behar dugu".
Azkenik, teknikari zuri-gorriak Athleticen lana eta egiten ari den apustu sendoa azpimarratu ditu: "Kluba lan handia eta ahalegin handia egiten ari da talentu gazteari eusteko, anbizio handiko proiektu batekin".
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Alhama CF


