Balenziagak ez du Athletic Cluben jarraituko denboraldia bukatzean

Balenziagak ez du Athletic Cluben jarraituko denboraldia bukatzean

12 denboraldi eta 321 partida geroago, Zumarragako atzelariak Klubaren eskutik San Mamesen eskainitako prentsaurreko hunkigarrian iragarri du erabakia

Mikel Balenziagak Athletic Cluben jokalari bezala izandako ibilbideari amaiera emango dio denboraldia amaitzean. Horrela iragarri du gaur eguerdian San Mamesen jokalariak berak Jon Uriarte presidentearekin batera eskainitako prentsaurreko hunkigarrian. Zumarragako atzelariak 321 partida jokatu ditu 12 denboralditan lehoi gisa, eta oraindik baliagarria izan nahi du Ernesto Valverderen aginduetara geratzen zaizkion bederatzi jardunaldietan. Europan sailkatuta esan nahi du agur, seigarren sailkapen kontinental batekin, orpen kolektibo hori Superkopako bi tituluei eta Kopako lau finaliei gehitzeko asmoz. Taldeko jokalari guztiak eta Jose Angel Iribar mitikoa izan dira Balenziagaren agerraldian. Zumarragakoak futbolean jokatzen jarraitzeko asmoa adierazi du.

Hegalekoa 2008-09 denboraldian iritsi zen Athleticera Reala B taldetik eta abuztuaren 14an egin zuen debuta Rosaledan Malagaren aurka, Joaquin Caparrosen aginduetara. Denbora guzti honetan CD Numancian jokatu du utzita denboraldi batez, eta beste bi urtez Reak Valladoliden aritu zen. 2013-14 denboraldian itzuli zen Athleticera, Valverderen bigarren etapan, gaur egunera arte. Taldekako jokalari bikaina da Mikel, bai berdegunean, bai eguneroko bizitzan ere. "Harribitxis betetako koroa", Txingurrik bere garaian definitu zuen bezala. Europako gau handiak bizi izan ditu, tartean, Napoliren aurkako Txapeldunen Ligarako sailkapena, bai eta FC Bartzelonaren aurka irabazitako bi Superkopak ere.