Deskargatu Athletic Club - Alhama CF partidaren buletina

Deskargatu Athletic Club - Alhama CF partidaren buletina

Eskuragarri duzu Lezaman jokatuko den Liga F-ko 26. jardunaldiko neurketaren inguruan datu interesgarrienak biltzen dituen buletina

Athletic Clubek denboraldi honetan Lezaman jokatzen dituen partiden buletin digitalaz goza dezakezu dagoeneko. Biharko neurketarako, aurten minutu guztiak jokatu dituen Mariasun Quiñonesi egindako elkarrizketa bat dakar. Gainera, azken partidan Athleticekin 200 neurketa bete dituen Yulema Corresi buruzko erreportajea dakar. Azkenik, norgehiagokari buruzko informazio estatistiko guztia dago eskuragarri (sailkapenak, jardunaldia, gure jokalarien denboraldiko datuak...).

Euskarri digitaletara egokitutako formatuan estekak eta bideoak txertatzen dira, informazioak osatzeko.

DESKARGATU BULETINA