Castore, Athletic Cluben babesle tekniko berria

Castore, Athletic Cluben babesle tekniko berria

Enpresa britainiarrak Klubeko talde guztiak jantziko ditu datorren denboralditik aurrera

Athletic Clubek eta Castorek datozen urteetarako akordioa sinatu dute Manchesterren egoitza duen enpresa britainiarra Klubaren babesle tekniko berria izan dadin.

Hortaz, Castore arduratuko da gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeei eta Lezamako harrobikoei ere joko- eta entrenamendu-ekipazioez hornitzeaz 2023/24 denboralditik aurrera.

Athletic Clubeko presidentea, Jon Uriarte, pozik agertu da munduko entitate garrantzitsuenetako batzuekin lanean ari den kirol arropa marka liderrarekin lortutako akordioarekin: "Klubak berrikuntzaren eta errendimendu handiaren abangoardian egoteko duen asmoaren beste adibide bat da", adierazi du presidenteak.

Bestalde, Tom Beahon, Castoreren sortzaileetako bat, harro agertu da Athleticen dimentsioa duen klub batekin lan egiteagatik: "Oso harro gaude hainbeste historia eta tradizioa duen eta, aldi berean, berrikuntzaren aldeko gure nahi sendoa partekatzen duen talde batekin akordioa lortzeagatik. Hori izango da, zalantzarik gabe, bazkide garen bitartean lortuko dugun arrakastaren gakoa".