Bolada luzatzera Les Planesen
Athletic Club Kataluniako zelaira itzuliko da larunbat honetan (16:00etan) salbazioa lortzeko borrokan murgilduta jarraitzen duen arerio baten aurka jokatzeko
Levante Las Planas - Athletic Club norgehiagoka errepikatuko da Lehen Mailan, bederatzi urte geroago, lehoiek luzapenean Vanesa Gimberten golarekin irabazi ondoren. Iraia Iturregi Les Planeseko zelaira itzuliko da, oraingoan, bi berdinketa eta bi garaipen lortu ondoren denboraldiko azken txanpari lasaiago aurre egingo dion talde baten aulkian.
Ezin du gauza bera esan, talde kataluniarrak, 20 punturekin, zuri-gorriek baino zortzi gutxiago, mailari eusteko borrokan bete-betean sartuta jarraitzen baitu. Betis eta Villarreal, Athleticen azken aurkariak Lezaman, ere lehia horretan daude. Levante Las Planasek denboraldiko boladarik txarrena bizi du eta urtarrilaren 14tik ez du irabazten etxean, Deportivo Alavesi gailendu zitzaionean. Hiru porrot jaso ditu jarraian, eta bilbotarren aurkako nuerketa ezinbestekoa da beraientzat maila mantentzeko. Sant Joan Despiko taldeak ez du erregularra izatea lortu eta Liga F-ko azken jardunaldietara premian iristen ari da.
Joaneko partidan 2-0 irabazi zuten lehoiek Paula Aranaren eta Clara Pinedoren golei esker. Norgehiagoka parekatua izan zen eta Ferran Cabelloren taldeak emakumezkoen futboleko elitean geratzeko gaitasuna duela erakutsi zuen. Larunbat honetako partida, 16:00etan, Liga F-ko 27. jardunaldiari dagokiona, proba bikaina izango da Iturregiren taldearentzat, maiatzaren 24an Erreginaren Kopako finalerdian Real Madriden aurka jokatu aurretik ahalik eta puntu gehien lortu nahi baititu. Jaitsiera askoz ere urrunago dagoela, zuri-gorriak azken hilabeteko emaitzen bolada positiboari jarraipena ematen saiatuko dira, eta datorren astean Real Betis hartuko dute Lezaman.
Erlazionatutako partidak
FC Levante Badalona - Athletic Club

