Informazio erabilgarria: Athletic Club - Sevilla FC

Informazio erabilgarria: Athletic Club - Sevilla FC

Ostegun honetan, 22:00etan, 2022/23 LaLigako 31. jardunaldiko partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak

San Mames txapelketaren 31. data ixtearen lekuko izango da. Athletic Clubek eta Sevilla FC-k aste arteko jardunaldiko azken norgehiagoka jokatuko dute. Jarraian, Katedralera partida zuzenean jarraitzera joango diren pertsona guztientzako datu interesgarriak azalduko ditugu:

Ateen irekiera

San Mamesera sartzeko ateak 20:30etik aurrera egongo dira zabalik. Nahikoa aurrerapenarekin joan zaitez zelaira zure sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko. Gogoratu gainera, norgehiagokaren atsedenaldian, San Mamesen omenaldia egingo zaiela 2003ko liga titulua lortu zuen emakumezkoen taldeko jokalari eta teknikariei, hau da, Klubeko emakumezkoen egiturak gaur egun dituen bost taldeetako lehenari.

Sarbidea zure bazkide txartelarekin

San Mamesera sartzeko agiria bazkideentzako txartela izango da eta app-aren txartel digitala soilik GAZTE ABONOArentzat.

Aplikazio ofizialaren bidez sartu ahal izango da "nire txartela" atalean, partidaren aurreko orduetan gaituko den QR kodearen bidez.

Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da Athletic Clubeko app ofizialaren bitartez, partida hasi baino bi ordu lehenagora arte. Bi aukera daude:

  • Bazkide-txartel digitala aplikazio ofizialaren bidez beste pertsona bati lagatzea (Android / IOS) lagatzea app ofizialaren bidez (bi ordu lehenago arte).
  • Bazkide-txartela edo Gazte Abonoa Klubari lagatzea app-aren bitartez, webgunearen bitartez edo 900 909 709 telefono zenbakiaren bitartez (24 ordu lehenago arte).

Sarreren salmenta

San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:

  • Apirilak 26, asteazkena, 10:30etik a 13:30era eta 17:30etik a 20:00etara.
  • Apirilak 27, osteguna, 10:30etik 13:00etara eta 20:00etatik aurrera.

Gainera, online salmenta uneoro dago aktibatuta partida hasi arte. Erosi sarrerak online.

Publikoak pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango ditu, sarrerak agortu arte.

San Mames BAT sarrerak

San Mameseko erdiko eraztuneko Matchday Experience sarrerak ere salgai daude, Katedralean esperientzia bakarra bizitzeko. Xehetasunak ikusi.

San Mames BAT sarrerak erosi

Sarbideak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi San Mames planoa artikulu honen amaieran).

San Mameseko dendaren irekiera

Denda ofiziala (San Mameseko 26 eta 0 ateen artean) 10:00etatik 00:30etara egongo da zabalik, etenik gabe.

Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.

Ostalaritza zerbitzuak

Gozatu Geuria! San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports tabernan, 18:30etatik 00:00ak arte, edari eta janari eskaintza zabalarekin eta partida pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin.

Horrez gain, La Campa de los Ingleses taberna zabalik egongo da 10:00etatik 18:00etara, gosari, brunch eta eguneko menuekin, eta San Mames Jatetxea 13:00etatik 18:00etara.

AC Museoa eta San Mames Tourra

Athletic Club Museoa bisitatu ahal izango da (20. atearen ondoan) 10:00etatik 20:00etara. Partida eguna denez, San Mameseko Tourra 17:15ak arte bakarrik egin ahal izango da.

Erreserbatu zure lekua orain