
Informazio erabilgarria: Athletic Club - Real Betis
Informazio erabilgarria: Athletic Club - Real Betis
Ostegun honetan, 22:00etan, 2022/23 LaLigako 33. jardunaldiko partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak
Bigarren astez jarraian, Katedralak aste berri bat itxiko du. Athletic Clubek eta Real Betisek LaLigako 33. jardunaldiko azken partidan neurtuko dituzte indarrak. Jarraian, partida jarraitzeko bertaratzen diren guztientzat interesgarriak diren datuak azaltzen dira:
Ateen irekiera
San Mamesera sartzeko ateak 20:30etik aurrera egongo dira zabalik. Gogoratu neurketaren hasieran San Mamesen 1983an zazpigarren liga titulua lortu zuten gizonezkoen taldeko jokalari eta teknikariei omenaldia egingo zaiela. Atsedenaldian, gainera, Matilde 'Mati' Martinezi omenaldia egingo zaio, 'One Club Women Award 2023' sariaren irabazleari. Beraz, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz zein omenaldiez lasaitasunez gozatu ahal izateko zelaira nahikoa denborarekin bertaratzea gomendatzen dizugu.
Sarbidea zure bazkide txartelarekin
San Mamesera sartzeko agiria bazkideentzako txartela izango da eta app-aren txartel digitala soilik GAZTE ABONOArentzat.
Aplikazio ofizialaren bidez sartu ahal izango da "nire txartela" atalean, partidaren aurreko orduetan gaituko den QR kodearen bidez.
Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da Athletic Clubeko app ofizialaren bitartez, partida hasi baino bi ordu lehenagora arte. Bi aukera daude:
- Bazkide-txartel digitala aplikazio ofizialaren bidez beste pertsona bati lagatzea (Android / IOS) lagatzea app ofizialaren bidez (bi ordu lehenago arte).
- Bazkide-txartela edo Gazte Abonoa Klubari lagatzea app-aren bitartez, webgunearen bitartez edo 900 909 709 telefono zenbakiaren bitartez (24 ordu lehenago arte).
Sarreren salmenta
San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:
- Maiatzak 3, asteazkena, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
- Maiatzak 4, osteguna, 10:30etik 13:00era eta 20:00etatik aurrera.
Gainera, online salmenta uneoro dago aktibatuta partida hasi arte. Erosi sarrerak online.
Publikoak pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango ditu, sarrerak agortu arte.
San Mames BAT sarrerak
San Mameseko erdiko eraztuneko Matchday Experience sarrerak ere salgai daude, Katedralean esperientzia bakarra bizitzeko. Xehetasunak ikusi.
Sarbideak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi San Mames planoa artikulu honen amaieran).
San Mameseko dendaren irekiera
Denda ofiziala (San Mameseko 26 eta 0 ateen artean) 10:00etatik 00:30etara egongo da zabalik, etenik gabe.
Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.
Ostalaritza zerbitzuak
Gozatu Geuria! San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports tabernan, 18:30etatik 00:00ak arte, edari eta janari eskaintza zabalarekin eta partida pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin.
Horrez gain, La Campa de los Ingleses taberna zabalik egongo da 10:00etatik 18:00etara, gosari, brunch eta eguneko menuekin, eta San Mames Jatetxea 13:00etatik 18:00etara.
AC Museoa eta San Mames Tourra
Athletic Club Museoa bisitatu ahal izango da (20. atearen ondoan) 10:00etatik 20:00etara. Partida eguna denez, San Mameseko Tourra 17:15ak arte bakarrik egin ahal izango da.