"Oso garrantzitsua zen neurketa galdu dugu"

"Oso garrantzitsua zen neurketa galdu dugu"

Valverdek Europako aurkari zuzen baten aurkako porrota eta, beste behin, taldeak gola egiteko izan duen gaitasun eza deitoratu du: "horrek zigortzen gaitu"

Ernesto Valverde hedabideen aurrean agertu da Athletic Clubek 0-1 galdu ostean Real Betisen aurka San Mamesen: "Partida oso garrantzitsua galdu dugu, itxaropen handia genuen eman ziezazkigukeenengatik. Haiek ondo egon dira lehen zatian, nahiz eta guk aukerak izan ditugun. Arean suertatutako errebote batean, gola oso goiz egin digute. Gero estutu egin dugu, bigarren zatian are gehiago arriskatzen, eta ez gara gol bat egiteko gai izan. Egun gehiagotan errepikatu den zerbait da. Eremu jakin batzuetara ondo iristen gara, baina zehaztea falta zaigu, eta horrek zigortzen gaitu".

Teknikari zuri-gorriak aitortu du egoera jakin batzuetan taldeari pazientzia falta zaiola: "Egia da segurtasun gehixeagorekin jokatu behar dugula. Batzuetan arinegi egin nahi izaten dugu hurrengo jokaldia aurrekoa baino lehen. Nolabait esateko, ezin da bigarren gola lehenengoa baino lehenago sartu. Azken tartera iristen garenean, une jakin batzuetan, odol hotz pixka bat gehiago eduki behar dugu".