Non ikusi partida: Athletic Club-FC Barcelona Gazteak

Non ikusi partida: Athletic Club-FC Barcelona Gazteak

Txapeldunen Kopako final-laurdenetako joaneko partida zuzenean jarraitu ahal izango da Athleticen Youtubeko kanalean

Athletic Clubek eta FC Barcelonak asteazken honetan, 18:00etan, iaz katalanek irabazitako Gazteen Txapeldunen Kopako final berdina jokatuko dute. Final-laurdenetako joaneko partidan egingo dute. Neurketa Lezamako 2. zelaian, sarrera librearekin eta Youtubeko gure kanaletik zuzeneko emanaldiarekin izango da.

Bittor Llopisen taldeak joko bikaina erakutsi du denboraldi osoan, 100 gol sartuta. Masiako gazteen taldea, Oscar Lopez Barçako jokalari ohiak zuzentzen duena, Youth Leagueko final-zortzirenetan galdu zuen AZ Alkmaarren aurka. Multzo fasean, Inter Milan, Bayern eta Viktoria Plzenen aurretik geratu zen.

Itzuliko partida datorren igandean jokatuko da 16:00etan Estadi Johan Cruyffen eta gure Youtubeko kanalean ere jarraitu ahal izango da. Final-laurdenak Atletico-Real Madrid, Valencia-Betis eta Las Palmas-Celta kanporaketekin osatuko dira.