
Esperientzia ahaztezina San Mamesen Club Athleticeko kideentzat
Esperientzia ahaztezina San Mamesen Club Athleticeko kideentzat
Elche CF taldearen aurkako partidan , 5 eta 12 urte bitarteko haurrek Katedraleko berdegunera salto egin ahal izango dute jokalarien eskutik
5 eta 12 urte bitarteko Club Athleticeko kideek esperientzia paregabea bizi ahal izango dute maiatzaren 28ko Athletic Club-Elche CF partidan.
Zorioneko hamaika haurrek jokalariei lagundu ahal izango diete aldageletako tuneletik berdeguneraino eta Katedralaren arnasa sentitu ahal izango dute lehen pertsonan partidu egun batean.
Horretarako, interesatuek formulario honetan izena eman beharko dute eta Club Athleticeko datuak bete maiatzaren 21a baino lehen. Athletic Club telefonoz jarriko da harremanetan irabazleekin eta Club Athleticeko kodeak webgunean argitaratuko ditu.
Oraindik Club Athleticeko kide ez bazara eta horrelako esperientziez gozatu nahi baduzu, batu zaitez Clubera orain!
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Elche CF


