New Balance ekipazioak prezio erdira

New Balance ekipazioak prezio erdira

Gaurtik aurrera Klubeko denda ofizialek denboraldi honetako kirol-produktu guztiak % 50eko deskontuarekin eskainiko dituzte eta aurreko ikasturtetako arroparen beherapena % 70era zabalduko da

Gaurtik, maiatzak 11, osteguna, Athletic Clubek 2022-23 denboraldian jantzi dituen New Balanceko ekipazio ofizial guztiek %50eko beherapena dute Klubeko denda online zein ofizialetan.

Promozioak lehoien entrenamendurako arropa ere barne hartzen du, lehen eta bigarren ekipazioko produktu guztiez gain: kamiseta, prakak, galtzerdiak, atezainaren elastikoa eta haurrentzako kit-a.

%70 gainerako ekipamenduetarako

Gainera, New Balanceko outlet osoa % 70eko deskontuarekin erosteko aukera izango duzu produktu guztiak agortu arte.

Promozioaz gozatzeko, gure lau denda fisikoak (San Mames, Errekalde, Mazarredo eta Max Center) eta online denda bisitatu ditzakezu.

Aprobetxatu aukera paregabe hau eta osatu Athletic Clubeko zure janzkera!