Club Athletic: Athletic Club - Elche CF neurketarako sarrerak

Club Athletic: Athletic Club - Elche CF neurketarako sarrerak

Club Athleticeko kideek LaLigako 37. jardunaldirako partidarako sarrerak eros ditzakete, astelehen goizera arte esklusiban

Club Athleticeko kideek dagoeneko eros ditzakete, lehentasunez, Athletic Clubek 2022/23 LaLigako 37. jardunaldian, maiatzaren 28an, igandea, LaLigak ordutegia aldatu ezean, 19:00etan, San Mamesen denboraldiko azkena, Athletic Clubek eta Elche CF taldeak jokatuko duten partidarako sarrerak, Athletic Cluben Sarrera Webaren bitartez. Salmenta esklusiboa maiatzaren 13an (larunbata), 14an (igandea) eta 15ean (astelehena) 10:30ak arte egongo da aktibatuta.

Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake (helduentzako edo umeentzako), eskuragarritasuna agortu arte. Gainera, 2022/23 Gazte Abonorako izena eman duten Club Athleticeko jarraitzaileek sarrera esklusiboa izango dute Gazte Abonoek Ipar Beheko Harmailan libre uzten dituzten eserlekuak eskuratzeko, partida hasi arte.

ATHLETIC CLUBAREN SALMENTA ESKLUSIBOA

*Partidarako sarreren salmenta orokorra maiatzaren 15ean, astelehena, hasiko da, 10:30ean, ohiko baliabideen bidez.