Real Madriden aurkako Kopako finalaurrekorako sarrerak

Real Madriden aurkako Kopako finalaurrekorako sarrerak

Datorren maiatzaren 24an Leganesen jokatuko den partidarako sarreren salmentari buruzko informazioa

Leganeseko Butarqueko Udal Estadioan Erreginaren Kopako finalerdia jokatuko da partida bakarrera, Athletic Cluben eta Real Madrid-en artean, maiatzaren 24an, 21:00etan.

Partidara joan nahi duten pertsona guztiek San Mameseko txarteldegietan eskuratu ahal izango dituzte sarrerak.

Txarteldegien ordutegia:
Maiatzak 19, ostirala: 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
Maiatzak 20, larunbata: 10:30etik 16:15era.

Athletic Clubeko zaleei dagozkien sarrerak Butarqueko Fondo Norte delakoan kokatuko dira eta 10 euroko prezioa izango dute.