Athleticek AC Aurrerako ekintzen %60 abiarazi du

Athleticek AC Aurrerako ekintzen %60 abiarazi du

2023-26ko Hausnarketa Estrategikoaren bidez definitu zituen 71 zereginetatik 43 abiarazi ditu Klubak

Lau ardatz estrategikoetan jasotako 71 ekintzetatik 43 hasi ditu jada Athleticek. Lan gogor horren bidez, Klubak bultzada handia hartu du AC Aurrera 2023-26 planean markatutako ibilbide-orria gauzatzeko. Helburua erakundea modernizatzea eta gaur egun futbolaren munduan dauden parametro eta eskakizunetara egokitzea da. Oinarri sendoak finkatu ondoren, Kluba errendimendu handiko erakunde bihurtzeko lanean ari da.

Klubak joan den otsailean bazkideei, gainerako zaleei eta komunikabideei AC Aurreraren inguruan egindako aurkezpenean aurreratu zuen bezala, Athleticek sei hilean behin emango du planean jasotako ekintza bakoitzaren berri. Era berean, zeregin horiek gauzatzean betetzen diren helburuak azalduko ditu Athleticek.

Orain arte Athleticen historia hurbilean egin ez den jarduerari buruzko kontu-ematea egingo du Klubak, eta lehen mugarria datorren uztailean izango da. Une horretan, Klubaren masa sozialak formatu dinamiko eta irakurgarrietan egiaztatu ahal izango du egindako lanaren bilakaera eta betetze-maila.

Laster jakinaraziko bilakaeraren aurkezpena zein egunetan eta zein formatutan helaraziko zaion gizarte-masari.