Giro aparta Bilboko Avila kalean

Giro aparta Bilboko Avila kalean

Label Athletic Gu Gara peñaren inaugurazio ofiziala

Avila kalea izan da bilbotar Label Athletic Gu Gara peñaren inaugurazio ofizialaren agertokia. Jaia Label tabernan ospatu da, Ametzola, Labayru eta Autonomia eremuko gunerik zuri-gorriena. Udaltzaingoa bera arduratu da ere ibilgailuen zirkulazioa antolatzeaz, xehetasun guztiak aurreikusitakoaren arabera koadratzeko.

Ohorezko aurreskua gonbidatuei harrera egiteko, opari trukea, txistulariak, txalaparta, argazkiak eta oroigarri polita Label peñako kide guztientzat. Peña 2016an eratu eta erregistratuta zegoen. Beste askotan bezala, 2020ko udaberrian pandemiak zigilu ofizialaren lorpena atzeratzera behartu zuen, une honetan lortu ahal izan duen arte.

Iñaki Williams, Unai Vencedor, Iraia Iturregi, Mariana Cerro eta Maite Zubieta jokalariak egon dira eta haiekin batera, Manolo Delgado eta Gorka Cubes eta Goizalde Santamarina batzordekideak, Kluba ordezkatuz.