Unai Simonek "corazón de León" garaikurra jaso du

Unai Simonek "corazón de León" garaikurra jaso du

Zallako Athletic Club Peñak atezaina saritu du Klubak ordezkatzen dituen baloreekin bat egitegatik

Unai Simon Athletic Clubeko jokalariak Zallako Peña Athleticetik XVII. Corazón de León garaikurra jaso du, “Athleticek ordezkatzen dituen baloreekin bat egiten duten lehen talde zuri-gorriko jokalariak” bereizten dituena.

Atezain arabarrak Zallako Peñako bazkideen artean egindako bozketa irabazi du. Saria 2022ko edizioari dagokio, eta hainbat arrazoi tarteko, atzeratu egin zen. Simonek hortaz, azken edizioan irabazle izandako Raul Garciaren lekukoa hartu du.

Unai Simonez eta Raul Garciaz gain, sari hau jaso duten beste jokalari ezagun batzuk Julen Guerrero, Carlos Gurpegi, Joseba Etxeberria, Isma Urzaiz, Andoni Iraola, Iker Muniain, Aritz Aduriz, Gorka Iraizoz, Aymeric Laporte, Yeray Alvarez eta Oscar de Marcos izan dira.

Ekitaldia Taaffes Irish Pub tabernan izan da, eta ohorezko aurresku bat eta saritutako jokalariarekin solasaldi txiki bat egin dira.