Athletic Clubek udako AC Campus berritzailea prestatu du

Athletic Clubek udako AC Campus berritzailea prestatu du

Ekainetik abuztura, futbolaz betetako zazpi asteko prestakuntza Lezaman goizeko eta arratsaldeko txandetan. Aurten, gainera, egun osoko aukera egongo da ere, Jose Angel Iribar egoitza berrian lo eginda

Zabalik dago Athletic Clubeko udako campusean izena emateko epea. 2009 eta 2017 urteen artean (biak barne) jaiotako ehunka haurrek lehoi bihurtu eta esperientzia zuri-gorri ahaztezina bizi ahal izango dute Lezaman.

AC Campusak zazpi asteko futbol eta aisialdiko eskaintza prestatu du Lezaman, ekainetik abuztura, goizez eta arratsaldez banatutako txandetan Athleticez topera gozatzeko.

Gainera, uda honetan lehen aldiz, Klubak AC Campus Inside prestatu du, Lezamako Iribar egoitza berrian lo egiteko aukerarekin, mantenu osoan. Aukera honetarako izen emateak laster irekiko dira. 

AC Campus Plentzia 

Udako campusaren beste berrikuntza nagusietako bat Plentziako egoitza berrian egingo dela da, eta, beraz, inguruan uda igarotzen duten haurrek ere AC Campusen esperientzia bizitzeko aukera izango dute.

Gogoratu bazkide diren edo Club Athleticeko txartela duten parte-hartzaileek %10eko deskontua izango dutela AC Campusean izena emateko.

Gozatu uda honetan Athletic Clubekin!