Jon Uriarte: “Gelditzen ez den kate baten katebegi nagusia zarete"

Jon Uriarte: “Gelditzen ez den kate baten katebegi nagusia zarete"

75 eta 50 urte betetzen dituzten bazkideek plaka oroigarriak eta urrezko intsigniak jaso dituzte San Mamesen, euren leialtasun zuri-gorriaren aitormen gisa

Athletic Clubeko presidentea den Jon Uriartek, Nerea Ortiz eta Jon Ruigomez lehendakariordeekin batera, 75 urte betetzen dituzten bederatzi bazkideei plaka oroigarriak emango dizkie ostegun eta ostiral honetan San Mamesen. Ekitaldi maitagarria, errekonozimendurik handiena merezi duten protagonistekin. Athleticen esentzia bikain gorpuzten duten bazkideak: kide izatearen sentipen paregabea, belaunaldiz belaunaldi transmititua.

"Zuei esker Athleticen izen handiko erakunde batez gozatu dezakegu. 125 urte bete dituen erakundea, maila gorenean, futbola ulertzeko modu paregabe, ezberdin, berezi eta zintzoari eutsiz", nabarmendu du Jon Uriartek ongietorri hitzaldiaren hasieran. Ondoren, presidenteak eskerrak eman dizkie Athletic Clubarekiko duten "konpromiso hautsiezina" azpimarratu du: "Aro analogikoan edo digitalean klub honi leialak izan zarete, bakarrak egiten gaituen izateko eta lehiatzeko hautua jarraituz. "Gauza horiek Athleticen izen handiko erakunde batean bakarrik gertatzen dira", jarraitu du.


Jon Uriartek athleticzale sentimenduaren transmisioa izan du hizpide: "Gure unibertso zuri-gorri berezia osatzen jarraitu duzue, alabei, bilobei eta baita birbilobei ahoz aho, belaunaldiz belaunaldi transmitituz. Zuek zarete gelditzen ez den kate baten katebegi nagusia", aldarrikatu du, bazkide omenduek merezitako urrezko plaka oroigarriak eta intsigniak jaso aurretik.

Urtez urte gertatzen den bezala, aspaldiko bazkideen omenezko ekitaldi honetan zoriontasun eta nostalgia sentimenduak nahastu dira. Areto bete batean, emoziozko irribarreak keinu malenkoniatsuekin tartekatu dira, fideltasun zuri-gorriko bizitza oso bat gogoratzean. Senideekin batera, elkarren artean oso desberdinak diren pertsonek antzeko kidetasuna dute: munduan bakarra den klub baten altxorrik handiena.

Insignien banaketen bigarren jardunaldia

50 eta 75 urtetako fideltasuna pilatu duten bazkideekiko aitortza ekitaldiko bigarren jardunaldian emozioa nagusia izan da berriz ere. Athletic Clubeko presidente Jon Uriartek hamarkadetako konpromisoa eta ondarea eskertu ditu, alboan lehen eta bigarren lehendakario ordeak zituela, Nerea Ortiz eta Jon Ruigomez, elkarrekin intsigniak banatu aurretik. Kolore zurigorriekiko atxikimendu horren arrastoak markatutako arratsaldean, merezitako omenaldia jaso duten bazkide zein euren senideen artean poztasun aurpegiak nabariak izan dira.

Ostiralean intsigniak jaso dituztenen artean, iraganean Athletic Clubeko zuzendaritza batzordea osatu duten bazkide batzuk egon dira: Joseba Intxaurraga, Laura Martinez, Jon Lavin, Juan Elejalde eta Tomas Ondarra hain zuzen ere. Eguneko beste irudietako Bittor Llopisena izan da, gazteen Ohorezko Mailako lehoikumeen entrenatzailea, Bilbotik kanpo dagoen bere aitaren oroigarriak jaso dituelako.

Bertaratu diren bazkide guztien familia argazkiaren ostean, omendutakoek mokadu txiki batez gozatzeko beta izan dute.